Lurrikara sumatu dute bart gauean Goizueta inguruan

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 10a, 13:30

Richter eslakan 3 graduko lurrikara erregistratu dute bart gauean Goizueta inguruan. Herrigunetik lau bat kilometrora, Ollingo meatzeen inguruan izan du epizentroa, eta azalekoa izan da, 0 kilometroko sakoneran. Trumoiaren antzeko soinu bat sumatu dute herritar batzuk igandean 23:18ean, Goizuetan, Aranon, Ezkurran, Eratsunen eta Saldiasen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun