Txirrindulari bat larri zauritu da Leitzan izandako istripu batean

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 10a, 12:41
Bizikletak autoaren azpian bukatu du.

NA-170 errepideko 7. kilometroan, Leitza eta Basakabiko gainaren artean, istripua izan da gaur goizean. Emakume txirrindulari bat larri zauritu da eta helikopteroan eraman dute Iruñeko ospitalera. Guardia zibila ari da ikerketa egiten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun