Bide-alde etxea izan da III. Udakolore Balkoi Lehiaketako Irabazlea Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 10a, 08:00
III. Udakolore lehiaketako epaimahaikideak, garaile suertatu den Bide-alde etxearen atarian.

Pakitaren etxea izan da irabazlea eta epaimahaiak batez ere originaltasuna eta zeinen zaindua dagoen nabarmendu du

Goizuetako III. Udakolore Balkoi Lehiaketako irabazlea erabakitzeko, Joseba Olaskoagak, Itsaso Lujanbiok eta Garazi Loiartek osaturiko epaimahaiak herriko balkoi eta jardinak ikusi eta ebaluatu dituzte. Etxe guztiak aztertu eta baloratu ondotik, epai-mahaiko kideek Bide-alde etxea izendatu dute 2020ko Udakolore lehiaketako irabazle. Zorionak beraz, Pakitari!

Herriko etxeetako honako elementuak hartu dira aintzat: etxearen aurrekaldearen zainketa eta itxura osoa, balkoi eta leihoen edertasuna, apainketaren originaltasuna, loreen konposizioa eta bestelako osagarriak.

Honekin, herritarren parte hartzeari esker, herriaren itxura hobetzea da, goizuetarrek zein turistek ingurune atsegin eta ederraz goza dezaten.

Saria, herriko komertzioetan gastatzeko 150 euroko txartela izanen dira, hiru hilabeteko epean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun