Gizarte hezitzaile lan poltsa osatzeko deialdia egin du Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 5a, 13:00
Gizarte hezitzaile lan poltsa osatu nahi du Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak.

Dokumentazioa aurkezteko epea abuztuaren 18ra arte zabalik dago

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean lan egiteko gizarte hezitzaile lan poltsa osatzeko deialdia egin dute. Dokumentazioa aurkezteko epea abuztuaren 3tik 18ra irekia dago. Presentzialki Leitzako udaletxeko lehen solairuan egin daiteke, Gizarte Zerbitzuen bulegoan, 08:00etatik 13:30era edo legeak baimendutako erregistro edo posta bidez.

Baldintzen dokumentazioaren, gaitegiaren eta eskabidearen inguruko informazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 170. Zenbakian (abuztuak 3)

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2020/170/25

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun