Egunean 199.000 litro ur galtzen dira Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 4a, 08:00
Batez beste, egunean 84.000 litro ur kontsumitzen da Goizuetan, bizilagun bakoitzeko 163 litro.

Ur-ihesak non dauden eta auzo bakoitzean zenbat ur galtzen den jakin dute uztailean zehar egindako ur mozketekin

Uraren gaiak arazo ugari eman ditu azken urteetan Goizuetan. Izan ere, ur depositua bete bai, baina behar baino lehenago hustutzen da. Hori dela eta, azken urtean zenbait ur-ihes atzeman dira eta hauek konpondutakoan depositua nola betetzen den ikusi da. Hala ere, arazoak irauten du eta honi aurre egiteko, uneoro zenbateko ur-kontsumoa dagoen jakiteko kontadorea jarri da deposituan. Horretarako 2.500 euroko inbertsioa egin du Udalak.

Uztailaren 5etik 24ra bitartean ura moztu da auzoka, jakiteko auzo bakoitzean zenbat ur kontsumitzen den eta gauez ura moztutakoan zenbat litrok egiten duten ihes. Neurketa hauekin ikusi da egunean batez-beste 84.000 litro kontsumitzen direla herrian (biztanleko 163 litro egunean, Nafarroako batez bestekoa biztanleko 112 litrokoa den bitartean).

Gauez, aldiz, ura moztuta ere, batez beste orduko 8.300 litro gastatzen direla ikusi da. Horrekin ondorioztatzen da egunean 199.000 litro ur galtzen direla. Honela banatzen da galtzen den ur guzti hori:

  • Santa Maria kalea: 49.600 litro/egunean
  • Beheko Landa: 12.000 litro/egunean
  • Goiko Landa: 21.000 litro/egunean
  • Fermin Antonio Apezetxea kalea: 21.000 litro/egunean
  • Txino auzoa: 27.000 litro/egunean
  • Depositutik herrira: 68.400 litro/egunean

Informazio hau eskura izanda eta ur-ihesak zein puntu zehatzetandauden antzeman ondoren,aste honetan zehar konponketa lanakegingo dira. Dena den, ura arduraz erabiltzekoeskatzen zaie herritarrei.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun