Gizon batek, ustez, baserria eta furgoneta erre ditu Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 2a, 21:00

Foruzaingoak jakitera eman duenez, Goizuetan gizon batek su eman dio bera bizi zen baserriari eta furgonetari. Arratsaldeko hirurak jotzeko minutu gutxi falta zirenean, 112 Larrialdi Zerbitzuak abisua jaso du baserri bat sutan zegoela esanez. Berehala Goizuetako suhiltzaile boluntarioak eta Cordovillako suhiltzaileak mobilizatu dituzte. Iritsi direnean, baserriaz gain, herriko beste leku batean furgoneta bat erretzen ari zela ikusi dute.

Foruzaingoak egindako lehen ikerketen arabera, 60 urteko gizon batek su eman dio bera bizi zen baserriari eta eta herrian zuen furgonetari. Baserria mendian dago eta sugarrak ez dira zabaldu. Herrian, furgonetaren sugarrek ere ez diete kalterik egin haren ondoan aparkatuta zeuden beste ibilgailuei.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun