Leitzan herritar batzuek «dei susmagarriak» jaso dituztela iragarri du udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 28a, 15:46
Udalak ez duela ur kontagailua eta kloroa errebisatzeko lanik aurreikusi jakinarazi dute.

Leitzako Udalak egun hauetan zenbait herritarrek ur kontagailua eta kloroa errebisatzeko etxera joanen zaizkiela iragarriz deiak jaso dituztela kontuan hartuz, «kontuz ibiltzeko» deia egin du. Jakinarazi duenez, «dei horiek susmagarriak» dira eta «udalak ez du halako lanik aurreikusi».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun