Eskuz binakako pilota txapelketak urrian izanen du segida

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 27a, 19:00
Aimar Olaizolak finalerdietako ligaxkako lehen partida irabazi zuen Arangurenekin martxoan. Urrian, zuzen bidean, Urrutikoetxearekin ariko da.

Finalerdietako ligaxka hilabeteko lehen bi asteburuetan jokatuko dituzte eta finala urriaren 18an Bilboko Bizkaia pilotalekuan

Covid-19aren eraginez bertan behera utzi behar izan zuten eskuz binakako pilota txapelketa nagusiak urriak izanen du segida eta akabaila. Urriko lehen asteburuan finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldia jokatuko dute, urriaren 3an Iruñeko Labriten (Jaka eta Zabaleta, Laso eta Albisuren kontra) eta 4an Eibarko Astelenan (Aimar Olaizola II.a eta Urrutikoetxea, Ezkurdia eta Martijaren kontra). Ligaxkako hirugarren jardunaldia hilaren 10ean Labriten (Aimar Olaizola eta Urrutikoetxea, Jaka eta Zabaletaren kontra) eta 11n Tolosako Beotibarren (Ezkurdia eta Martija, Laso eta Albisuren kontra) jokatuko dute. Finala urriaren 18an jokatuko dute Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun