Udakolore balkoi lehiaketa izanen dute abuztuaren 8an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 27a, 13:00
Aurreko edizioko irabazlea.

Goizuetako Udalak, hirugarren urtez, «herriaren itxura hobetzeko» Udakolore balkoi lehiaketa antolatu du. Abuztuaren 8an erabakiko dute irabazlea.

Herritarrek eta bisitariek ingurune atsegin eta ederraz goza dezaten, balkoi eta leihoak apaintzeko deia egin die goizuetarrei udalak. Edertasunak saria izanen du, hirugarren urtez antolatutako Udalkolore balkoi lehiaketari esker.

Goizuetako balkoi eta leihoek, apainketaren originaltasunak, loreen konposizioak eta bestelako elementu osagarriak kontuan hartuz, abuztuaren 8an erabakiko dute zein den balkoi ederrena. Irabazleak herriko komertzioetan gastatzeko 150 euro jasoko ditu saritzat (bonua gastatzeko hiru hilabeteko epea izanen du). Irabazlearen izena www.goizueta.eus webgunean zintzilikatuko dute egunean bertan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun