2019ko abenduan aurkeztu zuten Durangon Lur eta Amets: hau bai abentura! filma eta otsailetik aurrera, zinemetara salto egin eta Euskal Herrian barna itzulia eginez ere eskaintzeko asmoa zuten. Koronabirusa tarteko, ordea, ez dute toki askotan eskaintzerik izan eta horregatik Leitzakoa estreinaldia dela esan daiteke.
Sinopsia
Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren botereei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik. Abenturaz abentura ibiliko dira Lur, Amets, amona Andere eta Baltsaxar katua Euskal Herria eta bere historiako hainbat garai eta gertaera ezagutuz.