Ezin bada dantzatu

Bi hilabete eskas dira etxeko giltzaperatzetik pixkanaka askatzen hasi ginela, eta konfinamendura zein azkar ohitu ginen harrigarria izan bazen (honetan ere, bizitzako esparru guztietan bezala, batzuk errazago izan dute besteek baino), are harrigarriagoa iruditzen zait ‘normalitate berri’ bezala izendatutako garai honetara zein azkar egin garen.

Pertsonak sailkatu eta hierarkizatzeko modu berri bat sortu da koronabirusarekin: arduratsuak eta arduragabeak. Baina, ba al dakigu zer den ‘arduraz’ jokatzea? Edo ‘arduraz’ jokatzeko inposatu dizkiguten arauak aplikatzeko itxurak egiten ditugu gehiegi pentsatu gabe? Lagun bat besarkatzeak arduragabe egiten al nau? Eta dantzaleku batean (edo edonon) dantzatzeak?

«Harrigarria da zein azkar egin garen normalitate berrira»

Nik ere zalantza asko ditut, eta arduraz jokatu nahi dut. Baina uste dut babes neurriak (askotan zentzugabeak) hartzen ditugula erakusteak isun batetik libratu bai, baina bere horretan ez gaituela arduratsuago egiten. Eta are gutxiago gure bizitzak goxatzen dituzten gauzei zentzurik gabe uko egiteak. Burura datorkit: ´Ezin bada dantzatu, ez da nire deseskalatzea…ª.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun