'Zer da zuretzat emakumea?' erakusketa zabaldu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 24a, 11:00

Goizuetako Emakume Taldeak antolatutako erakusketa igandera bitarte Labaderoan izanen da ikusgai, 18:30etik 20:30era.

Zuretzat zer da emakumea? galderari erantzunez, bakoitzak emakume gisa ulertzen duenaz ekarpenak bildu ditu emakume taldeak. Testuak, marrazkiak, poemak, abestiak... Denetarik izanen du ikusgai erakusketara hurbiltzen denak.

Segurtasun neurri gisa, gehienez lau pertsonek ikusten ahalko dute aldi berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun