Herritarrei «lasaitasun mezua» helarazi nahi izan diete, «kasua kontrolatua dagoelako eta herrian, gaur-gaurkoz ez dagoelako fokurik». Lasaitasuna eta zuhurtziarako deia egin dute: «arduraz jokatu, kutsatze berririk egon ez dadin. Zain gaitezen».
Goizuetako Udalak azken egunetan herrian zabaltzen ari diren zurrumurruen harira, «herrian Covid-19an positibo eman duen pertsona bat dagoela» baieztatu du. Horren aurrean, «udala eta osasun etxearekin lanean ari dela» gaineratu dute, «beharrezko pausoak emateko».
Herritarrei «lasaitasun mezua» helarazi nahi izan diete, «kasua kontrolatua dagoelako eta herrian, gaur-gaurkoz ez dagoelako fokurik». Lasaitasuna eta zuhurtziarako deia egin dute: «arduraz jokatu, kutsatze berririk egon ez dadin. Zain gaitezen».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.