Gaur eta bihar ura moztuko dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 22a, 11:30

Ortzegunean herri guztian (Txino auzoan izan ezik) moztuko dute ura.

Ur isuriak non dauden jakiteko, gaur eta bihar ur mozketak eginen dituzte Goizuetan. Gauean, 23:00etan, moztu eta goizaldean, 06:00etan, irekiko dute ura.

Uztailaren 22an, asteazkenean, Santa Maria eta Errekaundin moztuko dute; uztailaren 23an, ortzegunean, berriz, herri guztian (Txino auzoan izan ezik).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun