Abereh bakarlariak kontzertua eskainiko du ostegunean Leitzako Torrea tabernan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 21a, 17:00

Iluntzean, 19:00etan, hasiko da kontzertua.

Ostegunak bizi bizi egitasmoaren baitan, Abereh musikari eta abeslariaren txanda izanen da aste honetan. 19:00etan hasiko da kontzertua eta sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Erik Berganza Balmasedako abeslaria ezkutatzen da Abereh izen artistikoaren atzean. Besteak beste Estricalla taldean aritu ondoren 2017an ekin zion bakarkako bideari. Hiru disko kaleratu ditu dagoeneko:  Zaunka datoz arin (2017an), Logela sessions (2018an) eta Laino eta belatz artean (2019an).

Pasa den astean antolatu zuten aurrenekoz Ostegunak bizi bizi egitasmoarekin lotutako lehenengo kontzertua. Joseba Irazokik igo zen oholtzara eta giro bikaina jarri zuen. Astero euskal sortzaile eta kulturari txoko bat eskaini nahi diote eta kontzertuak ez ezik, liburu-aurkezpenak, haur eta gaztetxoentzako emanaldiak, filmak... eskaintzeko asmoa dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun