Liburutegi ibiltaria ostegunean izanen da Areson eta ostiralean Goizuetan eta Aranon

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 21a, 09:00
Erabiltzaileek eskaerak aurretik egin edo liburuzainak eramandako bilduma batetik momentuan aukeratu dezakete.

Udako oporraldia egin aurreko ibilaldia osatuko aste honetan Harkaitz Delgado Leitzako liburuzainak. Uztailaren 23an 14:00etatik 15:00etara bilduko dira udaletxean. Biharamunean Urumea aldera jo eta 11:00etatik 12:00etara Goizuetan eginen du geldialdia eta Aranon 12:30etik 13:00etara.

Liburu edo DVDren bat eskatu nahi dutenek Whatsapp bat bidal dezakete 617 38 58 82 telefonora edo mezu bat biblilei@navarra.es helbidera. Dokumentua libre badago herrira eramanen du liburuzainak. Abuztuan ez da Liburutegi Ibiltariaren zerbitzurik izanen eta horregatik animatu nahi izan ditu erabiltzaileak: «ez galdu aukera!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun