Motorzale batek istripua izan du Goizuetako errepidean

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 19a, 08:26

Motorzale batek istripua izan zuen atzo Goizuetatik hurbil, NA-4150 errepidearen 20. kilometroan. Goizuetako suhiltzaileek Donostiako ospitalera eraman dute zauritua, pronostiko erreserbatuarekin. Goizuetako Osasun Etxeko mediku-erizainek eta foruzainek ere artatu dute istripua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun