Arkupeak elkarteko mendizaleak Berastegira joanen dira uztailaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 17a, 07:00

Arkupeak elkarteko mendizaleak ekainean Baztanen bueltatu ziren ibilaldietara. Uztailean Berastegin eginen dute txangoa, asteartean.

Ekainaren 16an hasi ziren berriz ere hileroko hitzorduak egiten eta hamazazpi lagun bildu ziren orduan

Arkupeak elkarteak 2020 urterako maitasun handiz prestaturiko ekimen gehienek covid-19aren erasoa jasan dute eta  ezin izan dira gauzatu. Mendi-irteeretarako, berriz, aski da behar diren osasun neurri bereziak gordez, zangoak mugitzeko desioa izatea. Ekainaren 2an mendi batzordeak hartutako erabakiaren ondorioz, ekainaren 16an berriz ere hileroko bueltei ekin zieten. Hamazazpi ibiltari, Berroko zubitik abiatuz, Erratxuri, Otsaskoko gaina eta Gorostapolotik, Xorroxingo ur-jauzira iritsi ziren.

Uztailaren 21ean Berastegin 

Mendizaleek, Arizkungo Ordoki jatetxeko bazkari giroan elkartuta, aukerak aztertu zituzten eta iazko urte bukaeran 2020ko egin zen egutegia jarraitzea erabaki zuten. Horrela bada, hurrengo hitzordua uztailaren 21ean, asteartean Berastegin izanen da.

Ez dezala inork ahantzi, herri polit horretarako hitzordurako izena eman nahi izanez gero gaur izanen dutela hondarreko eguna, Doneztebeko bulegora deitu behar duela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun