'Ostegunak bizi bizi' ekimena jarriko du martxan Leitzako Torrea tabernak

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 14a, 12:00
Uztailaren 15ean irekiko ditu berriz ere ateak Leitzako Torrea tabernak.

Hilabetetan ateak itxita eduki ondotik, uztailaren 15ean hasiko dira berriz ere lanean Leitzako Torrea tabernan. Irekierarekin batera, Ostegunak bizi bizi ekimena jarriko dute martxan uztailaren 16an Joseba Irazokiren kontzertuarekin.

Alarma egoerak, Espainiako Auzitegi Gorenak kontuak enbargatu izanak eta lokala konfiskatzeko mehatxuak egoera berezian utzi zuen Leitzako Torrea taberna. Orain, berriz ere, martxan hasteko garaia dela adierazi dute: «herriarena den espazio hori berriro bizi eta egitasmoz betetzeko hautua egiten dugu». Taberna irekitzearekin batera, euskal kulturako sortzaileen sostengu eta bidelagun izaten segiko asmoa dutela ere azaldu dute eta horretarako sortu dute Ostegunak bizi bizi ekimena. Ostegunero, 19:00etatik aurrera, kontzertuak, emanaldiak... antolatuko dituzte. Uztailaren 16an Joseba Irazokiren kontzertuarekin hasiko dute kontzertu erronda eta uztailaren 23an Abereh taldea zuzenean entzuteko aukera izanen da. Sarrera bost euro ordaindu beharko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun