Ur mozketak eginen dituzte aste honetan Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 13a, 16:30

Ur isuriak non dauden jakiteko, auzoz auzo ura moztuko dutela jakinarazi du Goizuetako Udalak. Gaurtik ostegunera bitarte, 23:00etatik 06:00etara eginen dituzte mozketak.

Gaur, uztailak 13, Santa Maria eta Errekaundi aldean moztuko dute ura; bihar, uztailak 14, eskolan, industrialdean eta Idoietan, asteazkenean Fermin Antonio Apezetxea kalean eta ostegunean Goiko Landan, Lubinetik Zibolara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun