Aritz Zubiri goizuetarrak bere onena eman beharko du Galarretako 50. Urteurreneko finalean sartzeko

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 10a, 09:00

LarraƱaga, Ansa II, Zubiri eta Urriza izanen dira Galarretaren 50. urteurreneko finalerdiko protagonista. Juanenea eta Endika saldiastarrak finalean esperoan dira.

Ansa II.a eta Larrañaga arerioak Urriza bere aurrelaria saihesten saiatuko dira

Saldiasko Juaneneak eta Endikak dagoeneko lortua dute Galarretako 50. Urteurreneko txapelketaren finalerako txartela. Bigarren txartela larunbat honetan erabakiko da. Urriza eta Aritz Zubiri goizuetarrak, Ansa II.a eta Larrañagaren kontra jokatuko duten finalerdiko irabazlea izanen da finalean.

Aurreko koadroetako jokoa saihesten saiatuko dira gipuzkoarrak eta hortaz, Zubiri goizuetarrak lana gogotik egin beharko duela badaki. Pilotak ere halakoxeak aukeratu zituzten ostegunean. Ansa II.ak eta Larrañagak bote handikoak hautatu zituzten; Urriza eta Zubirirenak zakarragoak dira, mugitzea gehiago kostatzen direnak.

Irabazleek, Juanena eta Endika esperoan izanen dituzte uztailaren 18ko finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun