Etxeko trasteak garbigunera eramateko eta arduratsuak izateko deia egin du Goizuetako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko uztailaren 10a

Trasteak nonahi bota ordez garbigunera eramateko deia egin du Goizuetako Udalak.

Goizuetako Udalak etxeko trasteak nonahi uztea gaitzetsi eta San Anton inguruan, Garbigunean, utzi behar direla jakinarazi du: «arduratsuak izan gaitezen». Garbigunea astelehenero 12:30etik 16:30era eta hilabetero lehenbiziko larunbatean 10:00etatik 13:00etara irekita egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun