Larraun eta Goizuetaren arteko lehia izanen dute Herriarteko pilota txapelketan larunbatean Lekunberrin

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 10a, 18:00
Aizkorbek eta Apezetxeak bikote eginen dute senior mailan.

Herriarteko pilota txapelketaren baitan Larraun eta Goizuetaren arteko norgehiagoka izanen dute uztailaren 11n, larunbatean 11:00etatik aurrera Lekunberriko pilotalekuan.

Benjamin mailan, Goizuetako Alsua eta Aranberri, Larraungo Goikoetxea eta Legarraren kontra ariko dira; alebin mailan, Goizuetako Salaberria eta Lujanbio, Larraungo Olleta eta Ijurkoren kontra; infantiletan, Goizuetako Legarreta eta Elizegi, Larraungo Galarza eta Goldarazenaren kontra eta senior mailan, Goizuetako Aizkorbe eta Apezetxea, Larraungo Galarza eta Gurrearen kontra. Itzulerako partidak heldu den astean jokatuko dituzte Goizuetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun