Normaltasun berriko arauei jarraiki antolatzen zen lehendabiziko kultur ekitaldia izan zen larunbatekoa. Hortaz, segurtasun neurriak zorrotz bete zituzten bertaratutakoek. Maskararekin sartu ziren ikusleak, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu eta distantzia mantenduz paratutako aulkietan eserita jarraitu zuten ikuskizuna. Hasiera batean hotz itxura bazuen ere, laister berotu zen uda osoan jarrita egonen den Ikastolako aterpeko giroa.
Musika bikaina egiteaz gain, musikaren bitartez iraultza eta borroka egin zuten dama beltz batzuei merezitako errekonozimendu xumea da Dama Beltzak.
Mugimendu musikal eta sozialaren erreginak izan ziren, besteak beste, Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin. Azken honen A natural women kantuak jo zuen goia Estitxuk «Amona Mañoliri» eskaini zionean abestia.