'Zer da zuretzat emakumea?' erakusketa parte-hartzailea antolatu dute Leitza eta Goizuetako mugimendu feministek

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 3a, 14:00
Emakumeen Egunean jende dezente bildu zen Goizuetan.

Goizueta eta Leitzako mugimendu feministek apirilean egitekoa zuten Zer da zuretzat emakumea? erakusketa parte-hartzailea uztailean eginen dute. Emakume* hitzarekin lotzen ditugun bertsoak, ilustrazioak, poesiak, argazkiak, collageak... bildu nahi dituzte. Lanak uztailaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dira sastrakak@gmail.com helbidean, Goizuetako kafetegian edo estankoan edota Leitzako Torrean.

Bildutako lanekin erakusketa egiteko asmoa dute. Goizuetan uztailaren 23tik 26ra labaderoan eta Leitzan uztailaren 27tik abuztuaren 2ra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun