Itturrizarreko pista moldatzeko auzolanean aritu dira goizuetarrak

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 29a, 16:16

Itturrizarreko pista moldatzeko auzolana deitu zuen Goizuetako udalak larunbaterako eta itxura polita hartzen hasia da. Datorren larunbatean bukatuko dituzte lanak eta herriko beste txoko batzuk auzolanean txukuntzen ere ibiliko dira. Hormigoia bota dutenez, ekainaren 30a, asteartea, arte ezinen da Itturrizarreko pista erabili.  Argazkiak: Joseba Olaskoaga

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun