Auzolanerako deia egin dute ekaineko azken larunbaterako Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 25a, 07:07
2017an Alkasoaldean egindako auzolanaren irudia.

Herria txukuntzeko beste auzolan bat eginen dute uztailaren 4an, hurrengo larunbatean

Itturrizarreko pista moldatzeko auzolana deitu du Goizuetako udalak ekainaren 27rako, larunbaterako. Hormigoia botako dutenez, ekainaren 30a, asteartea, arte ezingo da pista hau erabili.

Ondoko larunbatean, uztailaren 4an, berriz ere bilduko dira, herria txukundu eta garbitzeko. Izena ematen dutenei auzolaneko asegurua eginen diete eta, egindako lanaren truke, hamaiketakoa eskainiko die udalak.

Bestalde, udalak abisua ere eman nahi izan die herritarrei, gogoraraziz Txino auzotik Malenera arteko bidegorria oinezkoek erabiltzeko dela. Bide horretan, motordun ibilgailuekin etxebizitza edo lursaila dutenak bakarrik ibil daitezke eta erabiltzaile hauek abiadura mugak errespetatu beharko dituzte.  Gainera, kasu guztietan, bidegorritik doazen oinezkoek lehentasuna izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun