Bizitzak erdigunean jartzeko eskatuz giza katea osatu dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 22a, 11:47

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak egindako deialdiarekin bat egin eta leitzar ugarik bat parte hartu zuen ekainaren 19an egindako giza katean. Kalea nagusia aldarrikapenez bete zuten. Besteak beste, zerbitzu publikoak garatzea, zaintza eredua aldatzea, pobrezia eta banaketa sozialaren kontrako neurriak hartzea, 1.080 eurotako diru-sarrera erretiroa hartua duen pertsonentzat, fiskalitate berria... eskatu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun