Astelehenean Goizueta-Hernani autobus-linearen ordutegia aldatuko da

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 19a, 20:00
Goizuetatik irteerak 09:00etan eta 15:00etan izanen dira.

Astelehenetik aurrera Goizueta-Hernani autobus-linearen ordutegia aldatuko da. Ekainaren 22tik indarrean egonen den udako ordutegia honakoa izanen da: Goizuetatik irteerak goizez, 09:00etan, eta arratsaldez 15:00etan izanen dira; eta Hernanitik 12:00etan eta 19:00etan abiatuko da autobusa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun