'Lehenik bizitza' lemarekin giza katea osatuko dute ostiralean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 17a, 13:00

Herritar guztiei egin diete bertaratzeko deia.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, ekainaren 19an, heldu den ortziralean, biltzeko deialdiak egin dira lau hiriburuetan eta hainbat herritan. Tartean, Leitzan, Elizondon eta Donezteben 'Lehenik bizitza!' lelopean bilduko dira. 

Leitzan giza katea osatuko dute 20:00etan eta antolatzeko plazan bilduko dira 19:45ean (segurtasun neurriak errespetatutako dituzte). Baztandarrak 20:00etan elkartuko dira, Santiago karrikan; malerrekarrek, berriz, Leitzako errepidea izanen dute bilgune 12:00etan. 

Herritarrei Covid-19ak sortutako krisiak hainbat modutan eragin diela jakinik, aldarrikapen guztiak bildu nahi izan dituzte: «normaltasun berria ez dadin izan lehengo normalitatera itzultzea, guk aurrera egin nahi dugu» adierazi du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Bide horretan, pertsonak, komunitateak eta planeta babestea lehenetsi behar direla aldarrikatu dute, «ez merkatua, etekin ekonomikoa eta jabetza pribatua. Langile eta herri sektoreen interesak erdigunean jartzeko unea da».

Zazpi neurri eskatuko dira: zerbitzu publikoak garatzea (zaintza lanak, osasungintza, administrazio publikoek azpikontrataturiko zerbitzuak eta anbulantzia zerbitzuak), langile publikoaren lan baldintzekin parekatuz; zaintza eredua aldatzea; pobrezia eta banaketa sozialaren kontrako neurriak; 1.080 eurotako diru-sarrera erretiroa hartua duen pertsonentzat; fiskalitate berria; administrazio-egoera irregularrean eta ezkutuko ekonomian lanean ari diren pertsona guztien erregularizazioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun