Batetik, trasteak eramateko eta ingurua txukun mantentzeko garbigunean hitzordua eskatzeko deia egin dute. Bestetik, maskarak eta eskularruak edukiontzi berdera botatzea eskatu dute. Era berean, oinezkoen kaleak ez eta espaloiak ez direla aparkalekuak oroitarazi eta txakurrak lotu eta kakak jaso behar direla gaineratu dute.