Mendian inoiz baino jende gehiago dabilen garaian, hainbat zakur jabek zakurra lotu gabe daramatela ohartu da udala. Horren ondorioz, hainbat susto izan direla ere jakin dute. Arriskuak ekidin eta arduraz jokatzeko deia egin nahi izan diete gaizki jokatzen ari direnei: «badakite zakurrak lotuta joan behar duela eta jabeen ardura da hori errespetatzea».
Zakur kaken afera, berriz, ez da berria: «aspalditik dugun arazoa da» aipatu du Mikel Zabaleta alkateak. Argi utzi du ordea, zakurrak ez direla arazoa «hauetako batzuen jabeak baizik» eta horiei mezu argia zabaldu nahi izan die: «zure zakurra, zure ardura da».