Goizuetako Asinko gimnasioa erabilgarri dago

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 10a, 15:00

Erabiltzaileek joan aurretik ordua hartu beharko dute.

Normaltasun berrirantz lehendabiziko urratsak ematen hasiak dira inguruan: ostatu, aterpe eta inguruko merkatari gehienak lanean ari dira eta zerbitzuak ere, pixkanaka, ohiko martxa berrartzeko lanean ari dira. Goizuetako Asinko ginmasioa ere aste honetan ireki dute.

Kirola egiteko aukerarik ez zaie faltako goizuetarrei, baina baldintzak ez dira orain artekoak izanen Asinko gimnasioan. Izan ere, joan nahi dutenek egunean ordubete izanen dute erabilgarri eta bi lagun baino gehiago ezin izanen dira elkartu aldi berean. Horretarako, honako formularioaren betez hartu beharko dute ordua. Horrez gain, kirolari bakoitzak erabilitako material guztia desinfektatzeko ardura hartu beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun