Leitzako Udalak aldi baterako bi langile kontratatuko ditu herri-lanetan aritzeko

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 10a, 14:00
Mantentze-lanak eta obra txikiak eta lorezaintza eta garbiketa lanak egin beharko dituzte.

Leitzako Udalak E mailako bi langile kontratatuko ditu, lanaldi osoan eta uztailean hasita, sei hilabeteko iraupenarekin. Oposizio-lehiaketa bidez eginen dute hautaketa eta hautagaiek arike praktiko zein teorikoak gainditu beharko dituzte. Eskaera eta agiriak aurkezteko epea ekainaren 24ko 13:00etan bukatuko da.

Kontratatutako bi langileek konponketak, mantentze-lanak eta obra txikiak egin beharko dituzte eta lorezaintza eta garbiketa lanetaz ere arduratu beharko dute.  

Lanpostua eskuratu ez baina probak gainditu dituzten pertsonekin kontratazio zerrenda bat osatuko da, lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda hau Leitzako Udalak erabili ahalko du gerorako kontratazioetan, beti ere, hautagaiek eskatutako baldintzak betetzen badituzte, deialdia egiten denean. Kontratazio zerrenda honek 2020. urtean eginen diren kontratazioetarako balioko du.

 Hautagaiek bete beharreko baldintzak

Hautagaiek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte oposizio-lehiaketan onartuak izateko:

  1. Espainiar herritartasuna edo Europar Batasuneko kide den Estaturen batekoa izatea. b) Gida baimena eskuratzeko gutxieneko adina izatea, baina ez gainditzea erretiroa hartzeko gehieneko adina.
  2. Eskola-ziurtagiria edukitzea (LOGSE aurreko titulazioa), haren baliokidea edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean eskuratzeko baldintzan egotea.
  3. Gida baimena edukitzea. 
  4. Kargua egikaritzeko beharrezkoa den gaitasun fisikoa eta psikikoa edukitzea.
  5. Funtzio publikoak egikaritzeko zigortuta edo gaitasungabetua ez egotea, eta Administrazio Publikoko zerbitzuren batetik bereizita ez egotea.
  6. Hizkuntza Eskolak edo erakunde ofizial batek luzatutako euskara titulua izatea edo baliokidea, edo eskatutako euskara maila frogatzen duen proba bat egitea oposizioaldia hasi aurretik (eskatuko den maila, ahozkoan B2).
  7.  Langabea izatea eta Nafarroako enplegu zerbitzuko bulegoetako batean enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea eta (enplegua hobetzen ari direnak izan ezik), enplegu-eskatzailearen ziurtagiria eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zitazioa giria aurkeztuz.
  8. 2019an Leitzako Udalak kontratatu ez izana hiru hilabetez edo gehiagoz, martxoaren 7ko 251/2018 ebazpenaren antzeko deialdiaren babesean Nafarroako enplegu zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki entitateendako diru-laguntzen kontzesioa arautzen duena langabeak kontrata ditzaten interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko.

Oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskaerak Leitzako Udaleko alkateari zuzenduta joango dira eta Leitzako Udalean aurkeztu beharko dira. Eskaera eta agiriak aurkezteko epea ekainaren 24ko 13:00etan bukatuko da. Deialdia osorik hemen irakurri daiteke.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun