Egurtek Sarien helburu nagusia egurrak birmoldaketan oinarrizko elementu gisa erabiltzeak duen garrantzia azpimarratzea da. Zentzu horretan epaimahaiko zortzi kideek proiektuen kalitatea eta egurraren erabileran antzematen den sentsibilitatea baloratu dute.
Horien artean, Leitzako Ibero dorreak tokiko zuraren saria irabazi du. Jose Luis Frachezek egina «Erdi Aroko dorrearen disdira eta dotoretasuna berreskuratzen dituen eskuhartze bikaina ondare arkitektonikoan» dela adierazi du.