Hondakin-kudeatzailearen itxurak egin eta Aresoko Eluseder industrialdean zaborrak botatzeagatik salatu dute hernaniar bat

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 6a, 12:00

Foruzaingoaren Ingurumena Babesteko Brigadari atxikitako agenteek egin dute salaketa. Ageri denez, herritar batzuk hala eskatuta, foruzainak mobilizatu ziren Aresoko Eluseder industrialdera eta ikerketak egin ondotik, egilea «hondakinen kudeatzaile baimenduaren itxurak» egiten ari zen Hernaniko bizilagun bat zela jakin zuten. Foruzaingoak jakitera eman duenez, isun-espedientea ireki diote, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea hausteagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun