Parte hartu nahi dutenek, aurreko edizio bateko argazkia (norbera ageri dena edo beste bati ateratakoa) topatu beharko dute. Euskal Herria Mendi Erronkak dituen sare sozialen (facebook, twitter edo instagram) jarraitzailea ere izan beharko dute. Argazkia norberaren sare sozialetan partekatu eta Euskal Herria Mendi Erronka etiketatu beharko dute.
Korrikalari nahiz boluntarioek parte hartu dezakete eta argazkiak ekainaren 6ra arte partekatu daitezke. Zozketa ekainaren 7an eginen dute eta irabazlearen izena sare sozialen bidez jakinaraziko dute ekainaren 8an.