Espainiar estatuko Landa Turismoko hiriburu izateko hamar hautagaien artean dago Leitza

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 26a, 13:00

Leitza da Euskal Herriko hautagai bakarra. Argazkia: Javier Campos

Gaurtik hasi eta ekainaren 28ra arte bozkatu daiteke

Landa Turismoko hiriburu izateko laugarren lehiaketan bozkatzeko epea ireki du maiatzaren 26tik ekainaren 28ra www.escapadarural.com webguneak. Hautagai diren espainiar estatuko hamar herriren artean dago Leitza. 2017an Sigüenza aukeratu zuten, 2018an Aínsa-Sobrarbe eta 2019an Santillana de Mar.

2020ko edizioan finalista diren hamar herriak hauek dira: Leitza (Nafarroa), Rascafría (Madril), Santo Domingo de Silos (Gaztela-Leon), Colombres (Asturias), Guadalupe (Extremadura), Cazalla de la Sierra (Andaluzia), Ayna (Gaztela-Mantxa), Potes (Kantabria), El Rasillo de Cameros (Errioxa) eta Artenara (Las Palmas). Bozkatu hemen

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun