Ahal denean udal tramiteak telefonoz, posta elektronikoz edo egoitza elektronikoan egitea eskatu dute. Aurrez aurreko arreta beharrezkoa denetan, udal bulegoak 09:00etatik 13:00etara egonen dira zabalik. Gizarte zerbitzuetan ere arreta telefonoz, whatsapp edo posta elektronikoz egiten saiatuko dira.
Bulegoetara joan behar dutenek segurtasun eta higiene neurriak zaindu beharko dituzte eta bulegora bakarka sartu beharko dute.