Herria auzolanean txukuntzeko deia egin dute larunbaterako Areson

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 21a, 17:00
Parte hartuko dutenei asegurua eginen diete

Herriko kale eta etxeetako bideak garbitzeko auzolana antolatu du larunbaterako udalak; Plaza zaharrean bilduko dira 08:00etan. Lagundu nahi dutenek izena eta NAN zenbakia bidali beharko dituzte, auzolan asegurua egiteko.

Bide bazterreko belarrak ebakitzeko, garbitzeko... beharra dagoela ikusita egin du deialdia udalak. Deialdia egitearekin batera, egungo egoeraren arrazoia ere argitu nahi izan dute: «herri-langilea eszedentzian dago eta beste bat kontratatzeko edo udarako langile bat hartzeko arazoak ditugu, Covid-19a dela eta». Egoera honi momentuz aurre egiteko herritarrei laguntza eskatu diete. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun