Leitzako Itzaire Haur Eskolako aurrematrikulazioa astelehenetik aurrera egin daiteke

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 20a, 10:00

Leitzako Itzaire Haur Eskolak 2020-2021 ikasturterako haurren onarpenerako daten berri eman du. Maiatzaren 25etik ekainaren 5era izanen dute interesa duten familiek aurre-matrikula egiteko aukera. Beharrezko dokumentazioa haur eskolan aurkeztu beharko dute aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Aurkeztu beharreko agirien zerrenda eta informazio gehiago haur eskolara deituta edo idatzita  eskura daiteke. Agiri guztiak haur eskolan aurkeztu beharko dira aldez aurretik hitzordua eskatuta eta horretarako aipatutako telefono edo emailetara idatzi beharko dute.

Ahal den neurrian agirien kopiak eginda eramateko ere eskatu diete eta maskara jantzita eramatea.

Aurre-matrikulazio epea bukatuta, uztailaren 1ean argitaratuko dute behin-behineko ikasleen zerrenda udaletxeko tabloian eta haur eskolan. Uztailaren 1etik 7ra arte izanen dute erreklamazioak egiteko aukera eta behin betiko zerrenda uztailaren 17an kaleratuko dute. Matrikulak, berriz, uztailaren 17tik 24ra egin beharko dituzte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun