Leitzarrek elkartasuna adierazi diote Patxi Ruiz presoari

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 21a, 08:00
Maiatzaren 20an, 20:00etan, 50 bat lagun bildu ziren Leitzako plazan egindako elkarretaratzean.

Atzo, maiatzaren 20an, gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz presoari babesa erakusteko elkarretaratzea egin zuten Leitzako plazan. Berrogeita hamar bat lagunek bat egin zuten Leitzako elkartasun taldeak antolatutako hitzorduarekin.

Maiatzaren 11n abiatu zuen gose eta egarri greba Murcia II espetxean dagoen Patxi Ruiz esukal preso politikoak. Koronabirusa dela-eta espetxean segurtasun neurriak bete zitezen beste hainbat presorekin batera protesta egin eta kartzelako funtzionarioengandik mehatxuak jaso ondotik hasi zen duela hamaika egun Ruiz gose eta egarri greban. Egoera larrian dagoela argudiatuz, amnistia eskatu zuten Ruiz eta beste euskal presoentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun