'Xapo' aldizkariaren 19. zenbakia plazaratu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 21a, 10:15
Koronabirusak ez du Xapo aldizkaria plazaratzea galarazi.

Goizuetako Xapo aldizkariaren 19. zenbakia plazaratu dute berriki. Hainbat eduki bilduz, herriaren eta herritarren berri izateko bidea ireki dute. Tartean, Goizueta inguruko burdinolak, sare sozialak, emakumeen mugimendua, eskolako ikasleen ekarpena, Yoniren Mexikoko bidaia, Goizueta iruditan, herriari buruzko bitxikeriak... eta beste hainbat kontu jaso dituzte.

Etxez etxe banatzeaz gain, euren web orrialdean ere pdf-a deskargatzeko eta irakurtzeko aukera paratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun