Goizuetako baserritar batek (J.J.E) bere betizu bat bala-tiroz hil dutela salatu du. Maiatzaren 10ean, igandean, 12:30 aldera jaso zuen telefono deia: «Espideko sororen inguruan betizu bat hilda zegoela esateko deitu zidaten. Bertara joan eta nirea zela ikusi nuen». Hasieratik balaz hilda izan zitekeela zirudien eta halaxe baieztatu zuten: «zauria ireki eta bala atera genuen». Legeak babestutako eta galtzear dagoen arraza bateko betizua da hil dutena. Adierazi duenez, «Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da eta bala aurkitu izanak tiratzailea aurkitzeko aukera handia ematen du».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.