Leitza eta Aresoko baserritarrek plazarako bidea egin dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 11a, 10:30

Maiatzaren 9an, larunbatean, egin zuten Leitza eta Aresoko baserritarren aurreneko azoka. Baserritik etxera dinamikari segida emanez, ehun lagun inguru igaro ziren Karrapean jarritako postuetatik. Aurretik egindako eskaerak biltzera batzuk eta momentuan bertan erostera besteak. Aurrerantzean larunbatero izanen dute hitzordua 10:30etik 12:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun