Traktorea irauli ondotik ospitalera helikopteroan eraman behar izan dute 80 urteko leitzarra

Ttipi-Ttapa 2020ko maiatzaren 8a

Larrialdietarako helikopteroak eraman behar izan zuten Iruñera 80 urteko leitzarra.

80 urteko gizonezko leitzarra Iruñeko ospitalera eraman behar izan zuten ostegun goizean, gidatzen zuen traktorea irauli ondotik. Ostegunean 08:15 aldera hartu zuten deia larrialdi zerbitzuan eta osasun langileak, su-hiltzaileak eta guardia zibila hurbildu ziren baserrira erreskatera. Ezkerreko besoa hautsia zuenez, Iruñera eraman zuten ospitalera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun