Goizuetako beheko landako pabimentazio lanak bukatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 6a, 08:35

Beheko landan egitekoak zituzten pabimentazio lanak bukatu dituzte eta oso txukun gelditu da eremua. Makinak lanean zirela aprobetxatu eta hobekuntza gehiago egin dituztenez, aurreikusia baino gehiago kosta dira lanak.

Martxoan bukatu zituzten beheko landako pabimentazio lanak eta azkenean  159.842,89 euroko kostua izan dute (aurreikusitakoa baino 11.246 euro gehiago). Izan ere zati gehiago pabimentatu eta gerora ur-saneamendua erraztuko duten lan batzuk egin dituzte, hala nola, hornidura-hodi berria Santa Maria auzoraino eramatea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun