Leitzako erraldoi eta buruhaundien konpartsako kide izateko gonbidapena zabaldu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 5a, 16:25
Denera lau erraldoi handi eta zazpi buruhaundi izanen dituzte aurten konpartsan.

Leitzako konpartsan udalak erositako bi erraldoi berri gehituko dituzte aurten. Horretarako hemezortzi urtetik gorako emakumezko zein gizonezkoei konpartsako kide bihurtzeko deia egin diete. 

Momentu honetan bi erraldoi handi eta zazpi buruhaundiz osatua dago konpartsa eta  beste erraldoi bikote batekin taldea osatuko dute aurten. Erraldoi berri hauek, aurrekoak baino arinagoak izanen direla azaldu dute, erabilera zabaldu eta jende gehiagori erraldoiak dantzarazteko aukera emanaz. Animatzen denak leitzakokonpartsa@gmail.com idatzi behar du.

Bizi dugun egoera hau txikiei pixka bat arintzeko Leitzako konpartsako irudiak elkarbanatu dituzte, margotu eta jolastu ahal izateko. Hemen deskargatu ditzakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun