Haurrentzako zozketa berezia antolatu du Leitzako Kaxkabeltza elkarteak

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 5a, 09:30

Kaxkabeltza gaitzat hartuta marrazki edo idatziak osatu behar dituzte haurrek.

Kaxkabeltza gaitzat hartuta, zerbait idatzi edo marraztera animatu dituzte etxeko txikienak. Maiatzaren 10era arte izanen dute egindako lanak bidaltzeko aukera eta trukean, parte-hartzaileen artean hainbat opari zozketatuko dituzte.

Parte hartu nahi dutenek marrazki edo idatziak eskaneatu edo argazkiak aterata kaxkabeltza@gmail.com helbidera bidali beharko maiatzaren 10a, igandea, baino lehen. Lanarekin batera izen-abizenak eta telefonoa ere bidali behar dira. Bakoitzak behin bakarrik parte hartu dezake eta gero irabazleen izenak eta lanak sare sozialetan elkarbanatuko dituzte. Zozketa Karrape irratian eginen dute maiatzaren 11n. Denera, hamar opari zozketatuko dituzte: erraketa, baloia, liburua, pintura kutxa, aurikularrak, altaboza, motxila, frontenis pilotak, jokoa eta karpeta eta estutxea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun