Lurdes Huizi Perurena borondate handiko herritarra zen. Goizuetako suhiltzaile boluntarioa, euskalgintzako langile nekaezina eta euskal hedabideetan buru-belarri aritu zen: AEKn irakasle eta eskualdeko arduradun, Hernaniko Dobera Euskara Elkartean eta 2004az geroztik ari zen Berria egunkarian.